BIKANDI abizena
Jatorria (baserrietxea)
BIKANDI abizenak, bere grafia ezberdinetan, Urrestillako (Azpeitia) Aratz Erreka auzoko BIKENDI baserrian du oinarri.
· http://b5m.gipuzkoa.eus/b5map/r1/eu/mapa/lekutu/D_A12617/geruza/mapa
Aizarna herrian,
bada beste BIKENDI izeneko baserri bat, baina hau Urrestillakoen ondorengoek
sortua delakoan nago.
·
http://aizarna.com/argazkiak/baserriak/BIKENDI%20BASERRIA/view?display=small
Bitxikeri giza,
bertara (Urrestillakora) eginiko bisitaldi batean, bertan bizi direnekin
hizketan (jada ez dira Bikenditarrak), ondorengo
istorioa kontatu ziguten:
…”Guk entzuna dugunaren arabera, baserriaren izena, bertako baserri etxe biren arteko eztabaida batean du oinarri” …
… “han gorago dagoen baserrikoak eta bertakoak, elkar harrika hasi ziren”…
…“hemengoak, bi ziren eta beste baserrikoa bakarra”…
…”Hori dela eta, herrikoek gertatutakoa kontatzerakoan, zera esaten zuten: BIK HANDIK”…
…”entzulegoaren erantzuna beti berdina: HOLAN NO”… (Horrela ez)
Ez dakigu nork
irabazi zuen eztabaida, baina gureak bi zirela eta, BIKANDItarrek
OLANOtarrak menperatu zituztela sinestea gustuko dut JJJ
Grafia
ezberdinak
Dokumentuetan
zehar, BICANDI-VICANDI-BIQUENDI-VIQUENDI
grafiekin aurki ditzakegu abizen honekiko erreferentziak.
Baliteke
MIQUENDI eta antzekoak ere jatorri bera izatea.
Hedapena
BIKANDI, gehien
bat, Bizkaian ematen da. Gipuzkoan BIKENDI delarik ohikoago (ia
desagertuz).
Jatorria: http://www.ine.es/apellidos/formGeneralresult.do?vista=1
BIKANDI-BICANDI-VICANDI |
BIKENDI-VIQUENDI-BIQUENDI |
|||
Herrialdea |
1. abizena |
2. abizena |
1. abizena |
2. abizena |
Araba |
25 |
12 |
6 |
6 |
Coruńa, A |
|
|
12 |
20 |
Bizkaia |
419 |
413 |
|
|
Burgos |
5 |
|
|
|
Gipuzkoa |
70 |
60 |
35 |
40 |
*2015/01/01eko erroldako datuen laburpena
Zuhaitz
genealogikoa
Denbora dudan heinean, BIKANDI-BIKENDItarren zuhaitz genealogikoa osatzea dut helburu. Horretarako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elizaren histori arkibuak izango ditut iturri.
·
BIZKAIA: http://internet.aheb-beha.org/paginas/indexacion/n_indexacion.php
· GIPUZKOA: http://www.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/bautismo.html
Ondorengo Estekan ikus ditzakezue lehen datuak…
Joseph BIKENDI ZULOAGAren ondorengoak
Mikel
Bikandi
2017ko
Apirila